Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Astelehena 12 de abendua de 2011, Zk. 298

I. Xedapen orokorrak

KANPO GAIETARAKO ETA LANKIDETZARAKO MINISTERIOA

EKONOMIA ETA OGASUN MINISTERIOA

  • Hutsen zuzenketa, azaroaren 18ko 1676/2011 Errege Dekretuarena. Errege Dekretu horren bidez, batetik, uztailaren 9ko 1199/1999 Errege Dekretua (maiatzaren 4ko 13/1998 Legea garatu zuen, Tabakoaren Merkatua eta Zerga Araudia Antolatzeari buruzkoa) aldatu zen, eta, bestetik, tabako- eta tinbre-saltokien sarearen emakida-estatutua arautu zen.

  • EHA/3377/2011 Agindua, abenduaren 1ekoa. Honen bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako kapital higikorraren zenbait errendimenduren kontura eta Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren gaineko Errentaren gaineko Zergaren zenbait errentaren kontura egindako diru-sarreren eta atxikipenen urteko laburpenaren 193 eredua onartzen da, establezimendu iraunkorrei dagokiena; orobat onartzen dira ordenadorez zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko diseinu fisikoak eta logikoak, eta, horrenbestez, aldatu egiten dira urriaren 31ko EHA/3202/2008 Aginduaren bidez onartutako 291 ereduko diseinu fisikoak eta logikoak, bai eta azaroaren 7ko EHA/3300/2008 Aginduaren bidez onartutako 196 ereduko diseinu fisikoak eta logikoak ere.

  • EHA/3378/2011 Agindua, abenduaren 1ekoa. Honen bidez, aldatu egiten dira honako xedapen hauek guztiak: urriaren 20ko EHA/3012/2008 Agindua, hirugarren pertsonekiko eragiketen gaineko urteko aitorpenaren 347 eredua eta eredu hori aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak eta aurkezpena egiteko lekua, modua eta epea onartzen dituena; abenduaren 29ko EHA/3787/2008 Agindua, tributuen arloko kudeaketa- eta ikuskapen-jardun eta -prozedurei buruzko eta tributuak aplikatzeko prozeduren gaineko arau erkideak garatzeari buruzko Erregelamendu Orokorraren 36. artikuluan arautzen den berri emateko adierazpenaren 340 eredua onartzen duena; eta EHA/3434/2007 Agindua, azaroaren 23koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergako entitate-multzoen araubide bereziari dagozkion hileroko autolikidazioaren 322 eredua –banakako eredua–, hileroko autolikidazioaren 353 eredua –eredu agregatua– eta datuak komunikatzeari buruzko 039 eredua onartzen dituena.

INGURUMEN, LANDAGUNE ETA ITSAS INGURUETAKO MINISTERIOA

  • 1628/2011 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako zerrenda eta katalogoa arautzen dituena.

  • ARM/3379/2011 Agindua, abenduaren 2koa, azaroaren 10eko ARM/3156/2011 aginduan hutsak zuzentzekoa (CIEM VIIIC eta IXA dibisioetan hainbat arrantza-modalitateren artean bakalada, oilarra eta zigala arrantzatzeko aukeren portzentaje-banaketa ezartzen zuen agindu horrek).

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril