Itsasontziek eragindako kutsadura prebenitzeko nazioarteko hitzarmena (1973), 1978ko protokoloak aldatutakoa (Estatuko Aldizkari Ofizialaren 1984ko urriaren 17 eta 18ko 249 eta 250. zenbakietan argitaratua, hurrenez hurren), zuzentzen duen 1997ko protokoloaren eranskinari egindako 2010eko zuzenketak (Ipar Amerikako emisioen kontrol eremua), 2010eko martxoaren 26an, MEPC.190(60) Ebazpenaren bidez onartuak.
Espainiako Erresumaren eta Nazio Batuen arteko akordioa ezartzen duen gutun-trukea (New Yorken egina, 2011ko urriaren 17an eta 28an) behin-behinean aplikatzea, bake-misioetako zuzendaritza-langileen ikastaro bat hartzeko Madrilen 2011ko urriaren 31ren eta azaroaren 11ren artean.
Espainiako Gobernuaren eta Mazedoniako Gobernuaren arteko akordioaren behin-behineko aplikazioaren hutsen zuzenketa; akordio hori gidabaimen nazionalak elkarri aitortzeari eta trukatzeari buruzkoa da eta Skopjen egin zen 2011ko urriaren 6an.
Espainiako Erresumaren eta Mauritaniako Errepublika Islamdarraren arteko Akordioaren behin-behineko aplikazioaren hutsen zuzenketa; akordio hori pasaporte diplomatikoetan elkarren bisak kentzeari buruzkoa da eta 2011ko urriaren 6an egin zen Nuakchoten.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril