1631/2011 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, elikadura-erabilerarako zeramikazko objektuei aplikatzekoak zaizkien arau tekniko-sanitarioak onartzen dituen uztailaren 21eko 891/2006 Errege Dekretua aldatzen duena.
1632/2011 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, basa-faunako espezie jakin batzuk giza kontsumorako erabiltzen ez diren animalia-azpiproduktuekin elikatzea arautzen duena.
1634/2011 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, apirilaren 27ko 1424/1983 Errege Dekretua aldatzen duena. Dekretu horrek gatza eta gatzun jangarriak lortzeko, zirkulazioan jartzeko eta saltzeko erregelamendu tekniko-sanitarioa onartzen du.
1636/2011 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Instituto EspaƱol de Comercio Exterior (ICEX) enpresa-erakunde publikoaren estatutua onartzen duena.
1637/2011 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Estatuaren Batzorde Filatelikoaren osaera, eskumenak eta funtzionamendu-araubidea ezarri eta posta-zigiluen eta beste frankeo-zeinu batzuen jaulkipenak arautzen dituena.
1706/2011 Errege Dekretua, azaroaren 18koa, azaroaren 11ko 1336/2005 Errege Dekretua aldatzen duena. Dekretu horren bidez, baimena ematen zaio Espainiako Itsuen Erakundeari (ONCE) bat-bateko edo aurrez zozketatutako loteria bat ustiatu dezan.
1708/2011 Errege Dekretua, azaroaren 18koa, Espainiako Artxibo Sistema ezartzen duena eta Estatuaren Administrazio Orokorraren eta haren erakunde publikoen Artxibo Sistema eta bertan sartzeko araubidea arautzen dituena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril