2219-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Elikagaien Kalitatea Defendatzeko uztailaren 30eko 28/2015 Legearen artikulu eta xedapen hauen aurkakoa: 12., 13., 14., 15., 17., 19., 20., 21., 22., 23., 24. eta 26. artikuluak; lehenengo xedapen gehigarria, eta xedapen iragankor bakarra.
1866-2016 eskumen-gatazka positiboa, Erizainek gizakientzako sendagaiak eta osasun-produktuak aholkatu, erabili eta banatzeko baimena izan dezaten arautzen duen urriaren 23ko 954/2015 Errege Dekretuaren zati hauen aurkakoa: 1.1 c), 2.2, 3.2, 8.1 eta 10. artikuluak; xedapen iragankor bakarraren 1. eta 3. zenbakiak; azken xedapenetatik laugarrenaren bi eta lau zenbakiak, eta II. eranskina.
2057-2016 eskumen-gatazka positiboa, Erizainek gizakientzako sendagaiak eta osasun-produktuak aholkatu, erabili eta banatzeko baimena izan dezaten arautzen duen urriaren 23ko 954/2015 Errege Dekretuaren zenbait manuren aurkakoa.
Indarraldia luzatzea Espainiako Erresumaren eta Nazioarteko Diru Funtsaren arteko mailegu-akordioari, zeina Madrilen eta Washingtonen egin baitzen 2013ko martxoaren 5ean eta 26an.
203/2016 Errege Dekretua, maiatzaren 20koa, Igogailuak eta haien segurtasunerako osagaiak merkaturatzeko funtsezkoak diren segurtasun-betekizunak ezartzen dituena.
4/2016 Legea, apirilaren 15ekoa, Hiriko larrialdietarako prozedurak arautzen dituena Murtziako Eskualdeko Administrazioan.
6/2016 Legea, apirilaren 22koa, Amatasunaren babesa ezarri eta arautzen duen irailaren 29ko 9/2014 Legea indargabetzen duena.
1/2016 Legegintzako Dekretua, maiatzaren 6koa, Ur-saneamenduaren kanona arautzen duen azaroaren 27ko 9/1991 Legearen testu bategina onartzen duena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril