Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Osteguna 5 de maiatza de 2016, Zk. 109

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 1880-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Babes Zibileko Sistema Nazionalaren uztailaren 9ko 17/2015 Legearen artikulu hauen aurkakoa: 3; 4; 14.3; 17.1, 17.2 eta 17.4; 23.1 –azken lerrokada–; 26.2 eta 26.3, eta 29.

  • 1941-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko ekainaren 30eko 6/2015 Legearen –Hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo "fracking"ean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzkoa– honako hauen aurkakoa: 2. ("Itsasoan lurperatuta dauden metano-hidratoak" tartekia), 3., 5. eta 6. artikuluak ("bai eta aldatutako egoera jatorrizko egoerara lehengoratzeko ere" tartekia) eta lehenengo eta bigarren xedapen iragankorrak.

  • 2165-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Gaztela-Mantxako abenduaren 2ko 7/2015 Legearen 1. artikuluaren aurkakoa. Lege horrek Gizarte-zerbitzuen berme-plana aplikatzeko neurri osagarriei buruzko otsailaren 21eko 1/2012 Legea aldatzen du lanaldiari dagokionez, bai eta Gaztela-Mantxako Erkidegoen Biltzarreko 2015eko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 18ko 10/2014 Legea aldatzen ere, Gaztela-Mantxako Erkidegoen Biltzarreko administrazioko funtzionarioek eta estatutupeko langileek zerbitzu aktiboan jarraitzeko luzapenari dagokionez.

  • 2255-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Kataluniako Parlamentuaren uztailaren 21eko 14/2015 Legearen –Hutsik dauden etxebizitzen gaineko zergarena eta zerga-arauak zein 3/2012 Legea aldatzearena– artikulu hauen aurkakoa: 1; 4; 9.1; 11, eta 12.

  • 2256-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Kataluniako Parlamentuaren uztailaren 21eko 16/2015 Legearen –Generalitateko Administrazioaren eta Kataluniako toki-gobernuen administrazio-jarduera sinplifikatu eta jarduera ekonomikoa sustatzekoa– 19.6 artikuluaren aurkakoa.

  • 2257-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Kataluniako Parlamentuaren uztailaren 21eko 17/2015 Legearen –Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriarena– artikulu hauen aurkakoa: 33; 36 (1-4 zenbakiak); 39; 40; 41; 44, eta 59-64.

  • 6412-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, ustez Konstituzioaren 133.2, 156.1 eta 157.3 artikuluak urra ditzaketen Extremadurako Autonomia Erkidegoaren tributu propioen arloko legezko xedapenen testu bategina onartzen duen abenduaren 12ko 2/2006 Legegintzako Dekretuaren 13 a), 17 eta 19.2 artikuluak direla-eta aurkeztua –Autonomia Erkidegoen Finantzaketari buruzko irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoaren 6.3 artikuluarekin zerikusia dute–.

  • 6444-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, ustez Konstituzioaren 24. eta 31. artikuluak urra ditzaketen Arabako Lurralde Historikoaren hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren uztailaren 19ko 46/1989 Foru Arauaren 1, 4 eta 7.4 artikuluak eta Toki Ogasunen Legearen 107 eta 110.4 artikuluak direla-eta aurkeztua.

  • 1451-2016 eskumen-gatazka positiboa, azaroaren 6ko 1007/2015 Errege Dekretuaren 6, 7.1, 7.2, 7.4, 7.5, 7.6, 9.1 eta 11.2 artikuluetan eta II. eranskinean Estatuko organoei eginkizun betearazleak esleitzearen aurkakoa. Errege Dekretu horrek Ekonomia Jasangarrirako Karbono Funtsak enpresa-sektorean Ingurumena Bultzatzeko "PIMA Empresa" Planaren karbono-kredituak eskuratzea arautzen du, enpresen instalazioetan berotegi-efektuko gasak murrizteko.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril