Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Astelehena 14 de martxoa de 2016, Zk. 63

I. Xedapen orokorrak

KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

  • Zuzenketak, Parisen 2016ko urtarrilaren 29an onartuak, Kiroleko Dopinaren aurkako Nazioarteko Konbentzioaren II. eranskinari -helburu terapeutikoak dituen erabilerarako baimenak emateko Araudia- eginak; konbentzio hori Parisen egin zen 2005eko azaroaren 18an.

  • Hitzarmena, su arma eramangarrien probetako puntzoiak elkarri onartzekoa, eta araudia –I. eta II. eranskinak barne–, zeinak Bruselan egin baitziren 1969ko uztailaren 1ean. Erabakiak (XXXIII-01etik XXXIII-15era) Su Arma Eramangarrien Probetarako Nazioarteko Batzorde Iraunkorrak onartu zituen 2015eko maiatzaren 19an egindako XXXIII. osoko bilkuran.

INDUSTRIA, ENERGIA ETA TURISMO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2016ko martxoaren 8koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, kanalizazio bidezko petrolio-gas likidotuen salmenta-prezio berriak –zergak aplikatu aurrekoak– argitaratzen dituena.

  • Ebazpena, 2016ko martxoaren 8koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, ontziratutako petrolio-gas likidotuen gehienezko salmenta-prezio berriak –zergak aplikatu aurrekoak– argitaratzen dituena, betiere ontziak 8 kg edo gehiagokoak eta 20 kg baino gutxiagokoak badira, eta petrolio-gas likidotuak erregai gisa erabiltzeko nahasketa-ontziak kanpoan utzita.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril