Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Ostirala 9 de urria de 2015, Zk. 242

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

  • Hutsen zuzenketa, honako honena: 11/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 2koa, kutxazain automatikoetan dirua ateratzeagatiko komisioak arautzekoa.

GORTE NAGUSIAK

  • Ebazpena, 2015eko urriaren 1ekoa, Diputatuen Kongresuarena, honako hau baliozkotzeko erabakia argitara dadin agintzen duena: 10/2015 Errege Lege Dekretua, irailaren 11koa, Estatuaren aurrekontuetan aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak ematen dituena eta enplegu publikoaren eta ekonomia suspertzearen arloan beste neurri batzuk hartzen dituena.

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 6478-2011 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, abuztuaren 26ko 12/2011 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetatik lehenengoaren aurkakoa. Errege lege-dekretu horrek Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea aldatzen du, ontzien prebentziozko enbargoari buruzko nazioarteko hitzarmena aplikatzeko, eta autonomia-erkidegoen eskumenak arautzen ditu jabari publiko hidraulikoaren polizia arloan.

  • 6523-2011 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, abuztuaren 26ko 12/2011 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetatik lehenengoaren aurkakoa. Errege lege-dekretu horrek Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea aldatzen du, ontzien prebentziozko enbargoari buruzko nazioarteko hitzarmena aplikatzeko, eta autonomia-erkidegoen eskumenak arautzen ditu jabari publiko hidraulikoaren polizia arloan.

  • 4315-2015 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Balear Uharteetako Merkataritzari buruzko urriaren 15eko 11/2014 Legearen 13., 14.1, 14.6, 22.8 eta 23.3 artikuluen eta hirugarren xedapen gehigarriaren aurkakoa.

  • 5061-2015 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, ekainaren 12ko 6/2015 Lege Organikoaren zenbait aginduren aurkakoa. Lege organiko horrek Autonomia Erkidegoak Finantzatzeari buruzko irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoa eta Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa aldatzen ditu.

  • 5272-2015 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Kataluniako Generalitatearen abenduaren 23ko 7/2014 Lege Dekretuaren aurkakoa. Lege-dekretu horrek Merkataritza Ekipamenduak Antolatzeari buruzko abenduaren 22ko 1/2009 Lege Dekretuaren 9. artikuluko 3. zenbakiaren b) letra eta 4. zenbakiaren bigarren paragrafoa indargabetzen ditu.

  • 5458-2015 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Zerga eta Administrazio Neurrien abenduaren 22ko 12/2014 Galiziako Legearen 5.bi eta 84. artikuluen aurkakoa. Lege horren 5.bi artikuluak Estatuak Galiziako Autonomia Erkidegoari lagatako zergen arloko lege-xedapenen Testu Bateginaren –uztailaren 28ko 1/2011 Legegintzako Dekretu bidez onartua– 27.5 artikulua aldatzen du.

  • 5459-2015 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, abenduaren 29ko 20/2014 Legearen 3., 8., 13., 17., 18.2 eta 20. artikuluen eta lehenengo xedapen gehigarriaren aurkakoa. Lege horrek honako hau aldatzen du: 22/2010 Legea, uztailaren 20koa, Kataluniako kontsumo-kodearena, kontsumitzaileak hobeto babesteko baita, hipoteka-mailegu eta -kredituei, ahultasun ekonomikoari eta kontsumo harremanei dagokienez.

  • 3667-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Justizia Administrazioaren esparruan eta Toxikologia eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionalaren esparruan zenbait tasa arautzen dituen azaroaren 20ko 10/2012 Legearen 2.e) eta 7.1 eta 3 artikuluak direla-eta aurkeztua (3/2013 Errege Lege Dekretuak emandako idazketan), Espainiako Konstituzioaren 24.1 artikulua urra dezaketelakoan.

  • 4485-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Etxebizitzak alokatzeko merkatua malgutzeko eta sustatzeko neurriei buruzko ekainaren 4ko 4/2013 Legearen bigarren xedapen gehigarria dela-eta aurkeztua, Espainiako Konstituzioaren 9.3 eta 33.3 artikuluak urra ditzakeelakoan.

  • 4486-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Etxebizitzak alokatzeko merkatua malgutzeko eta sustatzeko neurriei buruzko ekainaren 4ko 4/2013 Legearen bigarren xedapen gehigarria dela-eta aurkeztua, Espainiako Konstituzioaren 9.3 eta 33.3 artikuluak urra ditzakeelakoan.

  • 4696-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Kantabriako Lurralde Antolamenduari eta Hirigintza Araubideari buruzko ekainaren 25eko 2/2001 Kantabriako Legearen 65 bis.1 artikulua dela-eta aurkeztua –«eraispen-agindu judizialak» esaten baitu–, Espainiako Konstituzioaren 24.2, 117.3 eta 149.1.6 artikuluak urra ditzakeelakoan. Ekainaren 20ko 4/2013 Legearen 1. artikuluaren bidez gehitu zitzaion zenbakia lege horri.

KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

  • Behin-behineko aplikazioa, Europar Batasunak eta bere estatu kideek eta Moldaviako Errepublikak abiazio-gune erkide bati buruz egindako Akordioa aldatzen duen protokoloarena, Bruselan egina 2015eko uztailaren 22an, Kroaziako Errepublika Europar Batasunari atxiki izana kontuan hartzearren.

DEFENTSA MINISTERIOA

SUSTAPEN MINISTERIOA

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril