Ebazpena, 2015eko maiatzaren 28koa, Diputatuen Kongresuarena, honako hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena: 6/2015 Errege Lege Dekretua, maiatzaren 14koa, abenduaren 28ko 55/2007 Legea, Zinemarena, aldatzen duena eta Estatuaren aurrekontuan hainbat aparteko kreditu eta kreditu-gehigarri sartzea eta zerga arloko beste neurri batzuk hartzea onartzen duena.
Ebazpena, 2015eko maiatzaren 28koa, Diputatuen Kongresuarena, honako hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena: 7/2015 Errege Lege Dekretua, maiatzaren 14koa, Defentsa Ministerioaren aurrekontuan aparteko kredituak eta kreditu-gehigarri bat –guztira, 856.440.673,35 euro– sartzea onartzen duena, armamentu programa bereziei eta sailaren beste jardun batzuei dagozkien obligazioak ordaindu ahal izateko.
Ebazpena, 2015eko maiatzaren 26koa, Zerga Administrazioko Estatu Agentziako Zerga-bilketako Sailarena, 2015eko ekonomia-jardueren gaineko zergaren ordainagiriak, kuota nazional eta probintzialei dagozkienak, borondatez ordaintzeko epea aldatzen duena eta kuota horiek ordaintzeko lekua ezartzen duena.
Ebazpena, 2015eko apirilaren 7koa, Aire Segurtasuneko Estatu Agentziaren Zuzendaritzarena, martxoaren 17ko Batzordearen 445/2015 (EB) Erregelamenduaren I., VI. eta VII. eranskinen aplikazioa atzeratzea hitzartzen duena, 1.3 eta 3.3 artikuluetan aurreikusitakoaren arabera. Erregelamendu horrek aldatu egin du 1178/2011 Erregelamendua (EB), hegazkintza zibileko hegaldietako langileekin lotutako administrazio-prozedurak eta eskakizun teknikoak ezartzen dituena.
Ebazpena, 2015eko ekainaren 2koa, Energiaren Estatu Idazkaritzarena, hainbat eragiketa prozedura onartzen dituena, 5 motako neurketa-ekipoetatik eskuratutako datuak prozesatzeko, energiaren fakturazioa eta likidazioa egite aldera.
Hutsen zuzenketa, honako honena: 6/2015 Legea, martxoaren 24koa, Extremadurako Nekazaritzarena.
Hutsen zuzenketa, honako honena: 13/2015 Legea, apirilaren 8koa, Extremadurako Funtzio Publikoarena.
Hutsen zuzenketa, honako honena: 14/2015 Legea, apirilaren 9koa, Extremadurako Gizarte Zerbitzuena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril