Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Astelehena 9 de martxoa de 2015, Zk. 58

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 2007-2012 zenbakiko konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, uztailaren 1eko 8/2011 Errege Lege Dekretuaren 23. artikuluaren aurkakoa. Errege lege-dekretu hori hipoteka-zordunei laguntzeko neurriei buruzkoa, gastu publikoa kontrolatzeari eta tokiko erakundeek enpresekin eta autonomoekin hartutako zorrak kitatzeari buruzkoa, enpresa-jarduera sustatzeari eta birgaitzea bultzatzeari eta sinplifikazio administratiboari buruzkoa da.

  • 681/2015 zenbakiko konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, Jabetza intelektualari buruzko Legearen testu bategina aldatu zuen azaroaren 4ko 21/2014 Legearen hainbat manuren aurkakoa, bai eta 2015erako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 26ko 36/2014 Legearen hainbat manuren aurkakoa ere.

  • 709/2015 zenbakiko konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, Telekomunikazioen maiatzaren 9ko 9/2014 Lege Orokorraren 34.3, 5 eta 6, 35.4 eta 7, 45.4, 65., 69.j).6 artikuluen aurkakoa, bai eta horiekin lotura duten 73. eta 74 artikuluen aurkakoa ere.

  • 451-2015 zenbakiko konstituziokontrakotasun-arazoa, Balear Uharteetako Parlamentuaren abenduaren 23ko 8/2004 Legearen (tributuen, administrazioaren eta funtzio publikoaren arloko neurriena) hemeretzigarren xedapen gehigarriarekin loturik, Konstituzioaren 9.3 eta 14 artikuluak urra ditzakeelakoan aurkeztua.

  • Xedapen autonomikoak aurkaratzea (KALOaren V. titulua), 6415/2014 zenbakikoa. Aurkaratutakoa: Kanariar Uharteetako Gobernuko irailaren 25eko 95/2014 Dekretuaren I.kapituluko 3. eta 4. artikuluak, eranskinaren III kapituluaren 9.artikulutik 26ra bitartekoak eta xedapen indargabetzaile bakarra zein azken xedapenetako lehen eta bigarrena. Dekretu horren bidez autonomia-erkidegoaren eskumenekoak izan eta interes orokorrekoak diren gaietan herritarraki kontsultatzeko erregelamendua onartu zen.

  • Xedapen autonomikoa aurkaratzea (KALOaren V. titulua), 6416-2014 zenbakikoa. Aurkaratutakoa: 107/2014 Dekretua, urriaren 2koa, Kanariar Uharteetako Gobernuko lehendakariarena, zeinen bidez herritarren kontsultarako deia egiten baita, Kanariar Uharteetako lurralde-eremuan zuzeneko galdera eginaz.

JUSTIZIA MINISTERIOA

INDUSTRIA, ENERGIA ETA TURISMO MINISTERIOA

  • IET/389/2015 Agindua, martxoaren 5ekoa, petrolioaren gas likidotu ontziratuen zerga-aurreko gehieneko-salmenta prezioak automatikoki zehazteko sistema eguneratu eta petroliotik kanalizazio bidez likidotutako gasen zerga-aurreko salmenta-tarifak automatikoki zehazteko sistema aldatzen duena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril