Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 5 de azaroa de 2014, Zk. 268

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

  • 21/2014 Legea, azaroaren 4koa, apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuz onartutako Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina eta Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea aldatzen dituena.

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • Xedapen autonomikoa aurkaratzea (KALOaren V. titulua) , 6415-2014 zenbakikoa. Aurkaratutakoa: Kanariar Uharteetako Gobernuaren irailaren 25eko 95/2014 Dekretuko Eranskinaren I. kapituluko 3. eta 4. artikuluak, III. kapituluko 9. artikulutik 26. artikulura artekoak, xedapen indargabetzaile bakarra eta azken xedapenetatik lehenengoa eta bigarrena (95/2014 Dekretua, Kanariar Uharteetako Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak izan eta interes orokorrekoak diren gaietan herritarrak kontsultatzeko Erregelamendua onartzen duena).

  • Xedapen autonomikoa aurkaratzea, 6416-2014 zenbakikoa. Aurkaratutakoa: 107/2014 Dekretua, urriaren 2koa, Kanariar Uharteetako Gobernuko lehendakariarena, zeinen bidez herritarren kontsultarako deia egiten baita, Kanariar Uharteetako lurralde-eremuan zuzeneko galdera eginaz.

  • Xedapen autonomikoa aurkaratzea (KALOaren V. titulua), 6540-2014 zenbakikoa. Aurkaratutakoa: Kataluniako Generalitatearen jarduerak (http://www.participa 2014.cat/es/index.html web-orrian jasotakoak), zeinen bidez deialdia egin baitzaie katalanei eta Katalunian egoitza dutenei azaroaren 9an (eta hurrengo egunetan, deialdian jasotako moduan) Kataluniako etorkizun politikoari buruz euren iritzia eman dezaten "herritarrek parte hartzeko prozesua" izena hartzen duen prozesuaren bidez; kontsulta hori egitera bideratutako gainerako prestaketa-egintza eta -jarduera burutuak edo hari berekoak ere aurkaratzen dira, baita ere kontsulta horri buruzkoa izan eta oraindik juridikoki formalizatu gabe dauden jarduerak.

KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZARAKO MINISTERIOA

  • Espainiako Erresumako Gobernuaren eta Txinako Herri Errepublikako Gobernuaren artean koprodukzio zinematografikoari buruz 2014ko irailaren 25ean Beijingen egindako Akordioaren behin-behineko aplikazioa.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

NEKAZARITZA, ELIKADURA ETA INGURUMEN MINISTERIOA

EKONOMIA ETA LEHIAKORTASUN MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2014ko urriaren 29koa, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiarena, honako ebazpen honen eranskina eguneratzen duena: Ebazpena, 2014ko irailaren 5ekoa, Likidotasun Funts Autonomikoaz baliatzea erabakitzen duten araubide arrunteko autonomia-erkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien zorpetze-eragiketei aplikatzekoa den finantza-zuhurtasuneko printzipioa definitzekoa.

OSASUN, GIZARTE ZERBITZU ETA BERDINTASUN MINISTERIOA

  • SSI/2057/2014 Agindua, urriaren 29koa, giza zelulak eta ehunak eman, atera, ebaluatu, prozesatu, babestu, gorde eta banatzerakoan bete beharreko kalitate eta segurtasun arauak zehaztu eta horiek gizakiengan erabiltzeko koordinazio- eta funtzionamendu-arauak onartzen dituen uztailaren 4ko 9/2014 Errege Lege Dekretuaren III., IV. eta V. eranskinak aldatzen dituena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril