Hutsen zuzenketa, honako berreste-agiri honena: Biologia-aniztasunari buruzko Hitzarmenaren baitako Nagoyako Protokoloaren berreste-agiria. Baliabide genetikoetarako irispideari eta horien erabileraren ondoriozko onuretan bidezko parte hartze zuzena izateari buruzko protokolo hori, Nagoyan, 2010eko urriaren 29an egin zen.
DEF/1837/2014 Agindua, urriaren 6koa, zerbitzu-urteengatiko pizgarrien aplikaziorako arauak ematen dituen urriaren 30eko DEF/2012/2013 Agindua aldatzen duena.
Ebazpena, 2014ko urriaren 7koa, Herri Administrazioen Estatuko Idazkaritzarena, Estatuko Administrazio Orokorraren administrazioa sinplifikatzeko eta kargak murrizteko Gidaliburuaren berri izateari buruzko 2014ko irailaren 19ko Ministro Kontseiluaren Erabakia argitaratzen duena.
PRE/1838/2014 Agindua, urriaren 8koa, Ministro Kontseiluaren 2014ko irailaren 19ko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez Cl@ve onartzen da, zein Estatuko Administrazio-Sektore Publikoko plataforma komuna baita -hitzartutako gakoak erabiltzearen bidez- identifikatzeko, autentikatzeko eta elektronikoki sinatzeko.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril