Ebazpena, 2014ko irailaren 16koa, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuarena, zeinen bidez aldatu egiten baitira CUL/1772/2011 Aginduko eranskinak (CUL/1772/2011 Agindua, ekainaren 21ekoa, non ezartzen baitira, alde batetik, zinema-filmetako ikusleak zenbatzeko prozedurak, eta, bestetik, programa informatikoen betebeharrak, baldintzak eta funtzionalitate teknikoak, emanaldi-aretoetara lan zinematografikoak ikustera doan jendea eta lanon errendimendua kontrolatzeko).
Ebazpena, 2014ko irailaren 16koa, Enpleguko Estatu Idazkaritzarena, Enpleguari buruzko abenduaren 16ko 56/2003 Legearen 4 ter artikuluan ezarritakoari jarraiki Enplegu-politikarako Urteko Plana onartzen duen Ministro Kontseiluak —2014ko irailaren 5ekoak— hartutako erabakia argitaratzekoa.
805/2014 Errege Dekretua, irailaren 19koa, Lurreko Telebista Digitalaren Plan Tekniko Nazionala onartu eta dibidendu digitala liberatzeko zenbait aspektu arautzen dituena.
AAA/1703/2014 Agindua, irailaren 18koa, 58/2005 Errege Dekretuaren I., II., III., IV. eta V. eranskinak aldatzen dituena (58/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, estatuko lurraldean eta Europako Erkidegoaren lurraldean landareentzat edo landare-produktuentzat kaltegarriak diren organismoak sartzearen eta hedatzearen kontrako babes-neurriak eta hirugarren herrialdeetara esportatzeko eta iragateko neurriak onartzen dituena).
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril