Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 10 de iraila de 2014, Zk. 220

I. Xedapen orokorrak

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • 747/2014 Errege Dekretua, irailaren 5ekoa, Finantza Kontseilaritzak berregituratzen dituena.

  • 748/2014 Errege Dekretua, irailaren 5ekoa. Honen bidez, batetik, uztailaren 9ko 1199/1999 Errege Dekretua (maiatzaren 4ko 13/1998 Legea garatu zuen, Tabakoaren Merkatua eta Zerga Araudia Antolatzeari buruzkoa) aldatzen da, eta, bestetik, tabako- eta tinbre-saltokien sarearen emakida-estatutua arautzen da.

  • HAP/1608/2014 Agindua, irailaren 4koa, 187 eredua onartu eta aurkezteko baldintzak eta prozedura ezartzen dituena. 187 eredua argibide-aitorpenari buruzkoa da, hain zuzen ere, inbertsio kolektiboa helburu duten erakundeen kapitalaren edo ondarearen akzio edo partaidetza ordezkagarrien aitorpenari buruzkoa, eta Pertsona Fisikoen gaineko Errenta-Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren gaineko Zergaren konturako atxikipen eta diru-sarreren urteko laburpenaren aitorpenari buruzkoa, akzio edo partaidetza horien transmisioen ondorioz lortutako ondare-errenta edo -irabaziei dagokienez.

EKONOMIA ETA LEHIAKORTASUN MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2014ko irailaren 5ekoa, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkari Nagusiarena, Autonomien Likidezia Funtsaz baliatzen diren araubide arrunteko autonomia-erkidegoen eta autonomia-estatutudun hirien zorpetze-eragiketei aplikatzekoa den finantza-zuhurtasuneko printzipioa definitzekoa.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril