Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 6 de abuztua de 2014, Zk. 190

I. Xedapen orokorrak

KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZARAKO MINISTERIOA

  • Ebazpena, Espainiako Erresumaren eta Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen arteko lankidetzarako esparru-akordioaren luzapenak argitaratzen dituena. Garapenerako lankidetzaren UNESCO/Espainia funts fiduziarioari buruzko akordioa da, Parisen, 2002ko irailaren 11n egindakoa.

BARNE MINISTERIOA

  • INT/1472/2014 Agindua, uztailaren 25ekoa, honakoa aldatzen duena: INT/28/2013 Agindua, urtarrilaren 18koa, Polizia Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu zentral eta periferikoen egitura organikoa eta funtzioak garatzen dituena.

HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROL MINISTERIOA

  • ECD/1473/2014 Agindua, uztailaren 9koa, erakustaldien inguruko txostenak —bertaratze-kontrola eta etekinen aitorpena jasotzen baitute— baliabide elektronikoen bidez aurkezteko betebeharra xedatzen duen eta Kulturako Estatu Idazkaritzaren Herritarrentzako Informazio Zentroan jende ororentzako sargunea ezartzen duena. Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak kudeatzen duen prozedura sinplifikatuan aurreikusten dira txosten horiek.

  • Ebazpena, 2014ko uztailaren 25ekoa, Kirol Kontseilu Goreneko lehendakariarena, honakoa aldatzen duena: 2013ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez onartutako kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrenda.

INDUSTRIA, ENERGIA ETA TURISMO MINISTERIOA

  • 675/2014 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa, ikatz-meatzaritzako eskualdeei ekonomia bultzada emateko laguntzak arautzeko oinarriak ezartzen dituena. Azpiegituren inguruko proiektuak eta meatzaritza jardueraren ondorioz hondatutako zonak birgaitzeko proiektuak garatuko dira horretarako.

  • 676/2014 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa, ikatz-meatzaritzako enpresen ekoizpen atalak ixteko planei loturiko ezohiko kostuak estaltzera zuzenduriko laguntzen araubidea ezartzen duena, lan-kostuak direla-eta ematen baitira.

  • 677/2014 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa, estatu zein erkidego mailako telebistako ikus-entzunezko komunikazioaren zerbitzu publikoa ematen dutenei zuzeneko diru-laguntza ematea arautzen duena. Maiztasun-banda (790-862 MHz) askatzeko prozesuan zehar beren telebista kanalen aldi bereko igorpenaren zein iragankorraren ondoriozko kostuak konpentsatzeko diru-laguntzak dira.

LEHENDAKARITZA MINISTERIOA

  • 639/2014 Errege Dekretua, uztailaren 25ekoa, ardaztasuna, ardatz berean beste espezialitate bat egitea eta gaikuntza espezifikorako esparruak arautzen dituena, prestakuntza plazak lortzeko urtero egiten diren probei aplikatzeko arauak, bai eta Osasun Zientzietan espezializatutako osasun prestakuntzaren sistemaren beste alderdiak ere ezarri, eta espezialisten hainbat titulu sortu eta aldatzen dituena.

OSASUN, GIZARTE ZERBITZU ETA BERDINTASUN MINISTERIOA

  • SSI/1474/2014 Agindua, uztailaren 28koa, honakoa aldatzen duena: 2000ko azaroaren 2ko Agindua, Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuaren mendeko Balorazio eta Orientazio Taldeen osaera, antolaketa eta zereginak zehaztu eta Estatuaren Administrazio Orokorraren esparruaren baitan desgaitasun maila baloratzeko orduan jarduteko prozedura garatzen duena.

  • SSI/1475/2014 Agindua, uztailaren 29koa, Osasun Kudeaketarako Institutu Nazionalaren esparruaren baitan, osasun-laguntza emateko hitzarmen berezia—uztailaren 26ko 576/2013 Errege Dekretuan aurreikusitakoa— izenpetzeko prozedura zein edukia arautzen dituena.

  • SSI/1476/2014 Agindua, uztailaren 31koa, honakoaren erroreak zuzentzen dituena: SSI/1225/2014 Agindua, uztailaren 10ekoa, Osasun Sistema Nazionalean sendagaien erreferentzia-prezioen sistema eguneratzen duena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril