Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Osteguna 30 de urtarrila de 2014, Zk. 26

I. Xedapen orokorrak

KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZARAKO MINISTERIOA

  • Espainiaren adierazpena, Lesothoko Erresuma adingabeak nazioartean lapurtzearen alderdi zibilei buruzko Hagako Hitzarmenari atxikitzea onartzen duena; hitzarmen hori Hagan egin zen, 1980ko urriaren 25ean.

JUSTIZIA MINISTERIOA

  • JUS/76/2014 Agindua, urtarrilaren 28koa, urriaren 18ko JUS/3244/2005 Agindua aldatzen duena. Agindu horrek organo judizialei zuzenean laguntzeko unitate prozesalen oinarrizko dotazioa zehazten du.

  • Ebazpena, 2013ko azaroaren 13koa, Idazkariordetzarena; honen bidez, aldatu egiten da 2008ko urtarrilaren 10eko ebazpena, Justizia Ministerioaren administrazio-tasen autolikidazioa aurkezteko prozedura eta tasa horiek telematikoki ordaintzeko baldintzak ezarri zituena.

BARNE MINISTERIOA

ENPLEGU ETA GIZARTE SEGURANTZA MINISTERIOA

  • ESS/78/2014 Agindua, urtarrilaren 20koa, Epaitegi eta Auzitegiei eta Estatuko Fiskaltza Nagusiari Laguntzeko Unitate Berezia sortzen duena, enplegu irregularraren eta Gizarte Segurantzaren aurkako iruzurraren aurka borrokatzeko.

  • Hutsen zuzenketa, honako agindu honena: ESS/2518/2013 Agindua, abenduaren 26koa, prestakuntzarako eta ikasketarako kontratuaren prestakuntza-alderdiak arautzen dituena, azaroaren 8ko 1529/2012 Errege Dekretua garatuz (1529/2012 Errege Dekretua, azaroaren 8koa, prestakuntzarako eta ikasketarako kontratua garatzekoa eta bitariko lanbide-hezkuntzaren oinarriak ezartzekoa).

INDUSTRIA, ENERGIA ETA TURISMO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2014ko urtarrilaren 27koa, Energiaren Estatu Idazkaritzarena, energia elektrikoaren produkzioaren eguneroko eta egun bereko merkatuaren funtzionamendu-arauak onartzen dituena.

  • Ebazpena, 2014ko urtarrilaren 28koa, Energia Politiken eta Meategien Zuzendaritza Nagusiarena, gas naturalaren azken errekurtsoko tarifa argitaratzen duen 2013ko abenduaren 26ko ebazpeneko akatsak zuzentzen dituena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril