933/2013 Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíaren Estatutua, martxoaren 15eko 188/2013 Errege Dekretuaren bidez onartutakoa, aldatzen duena.
Autoa, 2013ko azaroaren 19koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, 2013ko uztailaren 12ko Epaia argitzen duena. Epai horren bidez, baliogabetu egiten dira 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera sarbide-sariak eta erregimen bereziko instalazioen tarifak eta primak ezartzen dituen abenduaren 30eko IET/3586/2011 Aginduko 3.3 artikulua (jarduera arautuen likidazioetan sarreren defizitaren aurreikuspena 2012an) eta 7.1 eta 7.2 artikuluak (I. eranskinean ezarritako sarbide-sariak), bai eta I. eranskin horretako dagokion partea ere.
8/2013 Legea, abenduaren 2koa, kostaldea antolatzeko planari buruzko irailaren 27ko 2/2004 Legea aldatzen duena.
33/2013 Foru Legea, azaroaren 26koa, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala ematekoa.
34/2013 Foru Legea, azaroaren 26koa, Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legea aldatzen duena.
35/2013 Foru Legea, azaroaren 26koa, zeinak ezartzen baitu, batetik, zein urtaldiri egotziko zaien Nafarroako Gobernuak «Canal de Navarra, S.A.» sozietateari «Nafarroako Ubidearen etorkizuneko erabilerak» kontzepturako ematea hitzartua duen diru-aurrerakinaren finantza-gastua (Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Ministerioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Nafarroako Ubidea eraikitzeko lankidetza hitzarmenaren gaurkotze-agiriaren bosgarren klausularen araberako diru-aurrerakina), eta bestetik, 8.500.000 euroko kreditu berezia emanen dela 2013ko gastuak finantzatzeko.
36/2013 Foru Legea, azaroaren 26koa, Gizarteratze-errenta arautzen duen urtarrilaren 23ko 1/2012 Foru Legea aldatzen duena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril