Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Osteguna 28 de azaroa de 2013, Zk. 285

I. Xedapen orokorrak

GORTE NAGUSIAK

  • Ebazpena, 2013ko azaroaren 21ekoa, Diputatuen Kongresuaren Lehendakaritzarena, errege-dekretu hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena: 12/2013 Errege Lege Dekretua, urriaren 18koa, zeinaren bidez 70.000.000 euro ematen diren kreditu-osagarritan Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontuetan, Zientzia Ikerketako Goi Kontseilua Estatuko Agentziaren finantzaketa-beharrei aurre egiteko.

  • Ebazpena, 2013ko azaroaren 21ekoa, Diputatuen Kongresuaren Lehendakaritzarena, errege-dekretu hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena: 13/2013 Errege Lege Dekretua, urriaren 25ekoa, zeinaren bidez 17.421.238.125 euro ematen diren guztira kreditu osagarritan, honako hauetarako: Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsari mailegu bat emateko, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak Kanarietako IV. Enplegu Plan Integralerako egin beharrekoa duen ekarpena finantzatzeko, Espainiak Immunizaziorako Nazioarteko Finantzaketa Funtsean izan behar duen parte-hartzea hornitzeko eta Ibilgailu Eraginkorrarentzako Pizgarrien Programarako laugarren deialdirako (PIVE 4).

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • HAP/2206/2013 Agindua, azaroaren 26koa, 2014rako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren estimazio objektiboa egiteko metodoa eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztua garatzen dituena.

LEHENDAKARITZA MINISTERIOA

  • PRE/2207/2013 Agindua, azaroaren 22koa, Guardia Zibilaren Kidegoko Ofizialen Goi Mailako eskalan sartzeko prestakuntza irakasteko ikasketa-plana onartzen duena eta ebaluazioko, aurrera egiteko eta ikastetxean jarraitzeko arauak ezartzen dituena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril