Hutsen zuzenketa, honako errege-dekretu honena: 696/2013 Errege Dekretua, irailaren 20koa, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duen urtarrilaren 27ko 256/2012 Errege Dekretua aldatzekoa.
Hutsen zuzenketa, honako errege-dekretu honena: 625/2013 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, gizarte- eta kultura-zerbitzuak izeneko lanbide-arloari dagozkion lau profesionaltasun-ziurtagiri, profesionaltasun-ziurtagirien Estatuko katalogoan sartzekoak, sortzen dituena, eta azaroaren 18ko 1697/2011 Errege Dekretuaren IV. eranskin gisa, maiatzaren 20ko 721/2011 Errege Dekretuaren II. eranskin gisa eta abuztuaren 1eko 1379/2008 Errege Dekretuaren II. eranskin gisa ezarritako profesionaltasun-ziurtagiriak (maiatzaren 20ko 721/2011 Errege Dekretuak aldatu zuen 1379/2008 Errege Dekretu hori) eguneratzen dituena.
PRE/2168/2013 Agindua, azaroaren 18koa, honako agindu hau aldatzen duena: TAS/475/2005 Agindua, otsailaren 28koa, 2004ko martxoaren 11ko atentatu terroristak eragindakoei eta biktimei laguntzeko funtsa kudeatzeko Administrazio Unitatea eta horren Jarraipen Batzordea sortzen eta funts horren kargurako prestazio eta zerbitzuak arautzen dituena.
PRE/2169/2013 Agindua, azaroaren 18koa, honako eranskin hauek aldatzen dituena: hirugarren herrialdeetako produktuen gaineko albaitaritza-kontrolen antolamenduari buruzko printzipioak ezartzen dituen abenduaren 23ko 1977/1999 Errege Dekretuaren I. eranskina eta gizakiek jateko diren animalia-jatorriko produktuen produkzio, eraldatze, banaketa eta merkaturatzeari aplikatu beharreko arau soziosanitarioak ezartzen dituen urriaren 1eko 1976/2004 Errege Dekretuaren II. eranskina.
Epaia, 2013ko irailaren 23koa, Auzitegi Gorenaren Laugarren Salarena, doktrina bateratzeko asmoz Fiskaltzak, legezkotasuna defendatuz (Lan arloko Jurisdikzioa Arautzeko Legearen 219.3 artikulua) jarritako 3039/2012 kasazio-errekurtsoa dela-eta emandakoa, zeinaren bidez jurisprudentzia-doktrina ezartzen den ezintasun iraunkorreko eta erretiroko prestazioetarako aparteko haborokinengatiko kuota-egunen zenbaketari dagokionez.
Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 4/2013 Legea, urriaren 2koa, zeinaren bidez berrogeita hamasei milioi berrehun eta berrogei mila zortziehun eta hirurogeita hamar euro eta hogeita zazpi zentimo (56.240.870,27) ematen diren ezohiko kreditutan, eta beste ehun eta berrogeita hamar milioi ehun eta laurogeita hemeretzi mila ehun eta hogeita bederatzi euro eta hirurogeita hamahiru zentimo (150.199.129,73) kreditu-osagarritan, Kanarietako autonomia-erkidegoko 2013ko aurrekontu orokorretarako.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril