Ebazpena, 2013ko urriaren 31koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren lehendakariarena, Penintsulako eta Balear Uharteetako Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.
Epaia, 2013ko urriaren 7koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, honako hau ezartzen duena lege-doktrina gisa:"Posta-zerbitzu unibertsalari , posta-zerbitzu unibertsalaren erabiltzaileen eskubideei eta posta-merkatuari buruzko abenduaren 30eko 43/2010 Legearen 22.2 artikuluaren bigarren paragrafoa interpretatu behar da halako moldez non estatuak posta-zerbitzu unibertsala emateko izendatutako operadorearen aldeko tributu-salbuespenaren barruan ez diren sartuko zerbitzu hori emateko baliatzen dituen ondasun higiezinak eta sektoreko beste eragile batzuekiko lehian gauzatzen dituen gainerako posta-zerbitzuak (Lege hori abenduaren 31ko EAOn argitaratu zen)."
Ebazpena, 2013ko urriaren 2koa, Balore Merkatuen Batzorde Nazionalarena, zeinaren bidez Balore Merkatuen Batzorde Nazionalaren barne-erregelamendua aldatzen baita.
4/2013 Legea, urriaren 1ekoa, etxebizitzaren eginkizun soziala ziurtatzeko neurriei buruzkoa.
5/2013 Legea, urriaren 1ekoa, 2012ko martxoaren 25ean egindako Andaluziako Parlamenturako Hauteskundeek eragindako hauteskunde-gastuak direla-eta alderdi politikoei eman beharreko diru-laguntzak ordaintzeko ezohiko kredituari buruzkoa.
8/2013 Legea, irailaren 27koa, Errioxako Kazetarien Elkargo Profesionala sortzekoa.
4/2013 Legea, urriaren 2koa, zeinaren bidez berrogeita hamasei milioi berrehun eta berrogei mila zortziehun eta hirurogeita hamar euro eta hogeita zazpi zentimo (56.240.870, 27) ematen diren ezohiko kreditutan, eta beste ehun eta berrogeita hamar milioi ehun eta laurogeita hemeretzi mila ehun eta hogeita bederatzi euro eta hirurogeita hamahiru zentimo (150.199.129,73) kreditu-osagarritan, Kanarietako autonomia-erkidegoko 2013ko aurrekontu orokorretarako.
29/2013 Foru Legea, irailaren 25ekoa, saltoki handietarako zerga bat sortzeko azaroaren 27ko 23/2001 Foru Legearen 3. artikulua aldatzen duena.
5/2013 Legea, urriaren 1ekoa, Balear Uharteetakoa, ikus-entzunezkoei buruzkoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril