Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Larunbata 26 de urria de 2013, Zk. 257

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

  • 13/2013 Errege Lege Dekretua, urriaren 25ekoa, zeinaren bidez 17.421.238.125 euro ematen diren guztira kreditu osagarritan, honako hauetarako: Hornitzaileei Ordaintzeko Finantzaketa Funtsari mailegu bat emateko, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak Kanarietako IV. Enplegu Plan Integralerako egin beharrekoa duen ekarpena finantzatzeko, Espainiak Immunizaziorako Nazioarteko Finantzaketa Funtsean izan behar duen parte hartzea hornitzeko eta Ibilgailu Eraginkorrarentzako Pizgarrien Programarako laugarren deialdirako (PIVE 4).

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • 828/2013 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa, honako hauek aldatzekoa: Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua (abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuaren bidez onartu zen); Tributuei buruzko Lege Orokorra (58/2003 Legea, abenduaren 17koa) administrazio-berrikuspenaren arloan garatzeko erregelamendu orokorra, maiatzaren 13ko 520/2005 Errege Dekretuaren bidez onartua; 1065/2007 Errege Dekretua, uztailaren 27koa, tributu-kudeaketa eta -ikuskaritzako jardun eta prozedurei buruzko eta tributuen aplikaziorako prozeduretako arau erkideak garatzeko erregelamendu orokorra onartzen duena; eta fakturazio-betebeharrak arautzen dituen erregelamendua, azaroaren 30eko 1619/2012 Errege Dekretuaren bidez onartua.

  • Ebazpena, 2013ko urriaren 25ekoa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren lehendakariarena, Penintsulako eta Balear Uharteetako Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.

HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROL MINISTERIOA

  • 829/2013 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak Tenerifeko Gotzaindegiari Tenerifeko La Lagunako Katedrala zaharberritzeko zuzenean emandako diru-laguntza arautzen duena.

NEKAZARITZA, ELIKADURA ETA INGURUMEN MINISTERIOA

  • 831/2013 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa, merkataritzako ibilgailuak eskuratzeko «PIMA Aire» Ingurumenari Laguntzeko Planeko zuzeneko diru-laguntzak arautzen dituen otsailaren 8ko 89/2013 Errege Dekretua aldatzekoa.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril