12/2013 Errege Lege Dekretua, urriaren 18koa; honen bidez, 70.000.000 euro ematen dira kreditu-osagarritan Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurrekontuetan, Zientzia Ikerketako Goi Kontseilua Estatuko Agentziaren finantzaketa-beharrei aurre egiteko.
Ebazpena, 2013ko urriaren 18koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren lehendakariarena, Penintsulako eta Balear Uharteetako Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.
815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko Erregelamendua -zeina, aldi berean, industriako emisioei buruzkoa baita- onartzekoa.
782/2013 Errege Dekretua, urriaren 11koa, giza erabilerarako botiken banaketari buruzkoa.
816/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Santa Teresa Jesusenaren jaiotzaren V. urteurrenaren oroitzapen-ospakizunetarako Estatuko Batzordea sortzen eta arautzen duena.
ECC/1908/2013 Agindua, urriaren 17koa, Inbertsioetarako Europar Bankuarekin ministerio batzuen eta besteen eskumeneko proiektuak finantzatzearren egin beharreko kreditu-eragiketak kontratatu eta formalizatzeko prozedura ezartzen duena.
Epaia, 2013ko ekainaren 11koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinak deuseztatu egiten baititu, 2011ko urriaren 1etik aurrerako eraginez, sarrera-bidesariak berrikusi, supervalle sarrera-bidesarien prezioak ezarri eta araubide bereziko instalazioen zenbait tarifa eta hobari eguneratzen dituen irailaren 29ko ITC/2585/2011 Aginduaren 1. artikuluaren 2. paragrafoa eta 5. artikulua.
Epaia, 2013ko uztailaren 2koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaren bidez deuseztatu egiten baitira abenduaren 30eko IET/3586/2011 Aginduaren 3.3 artikulua (2012. urtean jarduera arautuen likidazioetan azaltzen diren defizit-aurreikuspenak) eta 7.1 eta 7.2 artikuluak (I. eranskinean ezarritako sarrera-bidesariak), bai eta I. eranskin horretan dagokion zatia. (IET/3586/2011 Agindua, abenduaren 30ekoa, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako sarrera-bidesariak eta araubide bereziko instalazioetako tarifak eta hobariak ezartzen dituena).
Autoa, 2013ko irailaren 12koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinak Sala horrek berak 2013ko ekainaren 11n emandako epaia argitzen baitu, ITC/2585/2011 Aginduaren 1. artikuluaren 2. paragrafoa eta 5. artikulua deuseztatzen dituena, hain zuzen. (ITC/2585/2011 Agindua, irailaren 29koa, 2011ko urriaren 1etik aurrerako eraginez, sarrera-bidesariak berrikusi, supervalle sarrera-bidesarien prezioak ezarri eta araubide bereziko instalazioen zenbait tarifa eta hobari eguneratzen dituena).
Autoa, 2013ko irailaren 30ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena; honen bidez, zuzendu eta argitu egiten da Sala horrek berak 2013ko uztailaren 2an emandako epaia, zeinaren bidez deuseztatu egiten baitira abenduaren 30eko IET/3586/2011 Aginduaren 3.3 artikulua (2012. urtean jarduera arautuen likidazioetan azaltzen diren defizit-aurreikuspenak) eta 7.1 eta 7.2 artikuluak (I. eranskinean ezarritako sarrera-bidesariak), bai eta I. eranskin horretan dagokion zatia. (IET/3586/2011 Agindua, abenduaren 30ekoa, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako sarrera-bidesariak eta araubide bereziko instalazioetako tarifak eta hobariak ezartzen dituena).
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril