Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Larunbata 12 de urria de 2013, Zk. 245

I. Xedapen orokorrak

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • 778/2013 Errege Dekretua, urriaren 11koa; honen bidez, atzerriko defentsa-antolamendua berrantolatzeko eta berregituratzeko neurriak onartzen dira, eta, horretarako, Espainiak Peruko Errepublikan duen Diplomaziako Misio Iraunkorraren Defentsako Agregatutza sortzen da, bai eta Espainiak Indonesiako Errepublikan duen Diplomaziako Misio Iraunkorraren Defentsa Agregatutza ere, eta ezabatu egiten da Espainiak Herbehereetako Erresuman duen Diplomaziako Misio Iraunkorraren Defentsa Agregatutza.

  • Ebazpena, 2013ko urriaren 11koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren lehendakariarena, Monopolioaren Eremuko Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.

NEKAZARITZA, ELIKADURA ETA INGURUMEN MINISTERIOA

  • 780/2013 Errege Dekretua, urriaren 11koa, 1362/2011 Errege Dekretua aldatzekoa (1362/2011 Errege Dekretua, urriaren 7koa, zeinaren bidez desegituratze-plan nazional bat ezartzen baita, nazioarteko arrantzaguneetako eta beste herrialde batzuetako arrantzaguneetako erroldetan sartuta dauden espainiar arrantza-ontzien jarduerak behin betiko geraraziz).

LEHENDAKARITZA MINISTERIOA

  • 781/2013 Errege Dekretua, urriaren 11koa, fruta-zukuak eta gizakien elikadurarako beste antzeko produktu batzuk egiteari buruzko arauak eta haien osaerari, etiketatzeari, aurkezteari eta publizitateari buruzko arauak ezartzen dituena.

ESPAINIAKO BANKUA

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril