Ebazpena, 2013ko irailaren 6koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren lehendakariarena, Penintsulako eta Balear Uharteetako Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.
610/2013 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, administrazioa eta kudeaketa izeneko lanbide-arloari dagozkion bi profesionaltasun-ziurtagiri, profesionaltasun-ziurtagirien Estatuko katalogoan sartzekoak, sortzen dituena.
611/2013 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, gorputz eta kirol ekintzak izeneko lanbide-arloari dagozkion bi profesionaltasun-ziurtagiri, profesionaltasun-ziurtagirien Estatuko katalogoan sartzekoak, sortzen dituena, eta maiatzaren 20ko 711/2011 Errege Dekretuko II. eta III. eranskin gisa ezarritako profesionaltasun-ziurtagiriak eguneratzen dituena.
Ebazpena, 2013ko irailaren 5ekoa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena; honen bidez, petrolioaren gas likidotu ontziratuak saltzeko zerga-aurreko gehienezko prezio berriak argitaratzen dira, betiere ontziak 8 kg edo gehiagokoak eta 20 kg baino gutxiagokoak badira, eta petrolioaren gas likidotuak erregai gisa erabiltzeko nahasketa-ontziak kanpoan utzita.
3/2013 Legea, uztailaren 30ekoa, 2013an Udal Finantzaketarako Kanarietako Funtsaren xedeari aplikatzekoak zaizkion neurriei buruzkoa.
Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 2/2013 Legea, maiatzaren 29koa, Kanarietako berrikuntza eta modernizazio turistikoari buruzkoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril