Ebazpena, 2013ko abuztuaren 27koa, Turismoko Estatu Idazkaritzarena, Ministro Kontseiluaren 2013ko uztailaren 26ko erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, aldatu egiten da, ICOren finantza-gastuen aurreikuspenei eta haien finantziazioari dagokienez, 2009ko maiatzaren 29ko erabakia, zeinak aldatu egin baitzuen Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren Instalazio Turistikoak Berritzeko Planean –Plan Renove Turismo 2009– ezarritako maileguen araudia, eta haren zuzkidura ekonomikoa handitu baitzuen.
Ebazpena, 2013ko abuztuaren 30ekoa, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiarena, honako ebazpen honen eranskina eguneratzen duena: Ebazpena, 2013ko martxoaren 4koa, zuzeneko finantzaketako ICO-CCAA 2012 lerroa eta Likidotasun Funts Autonomikoa baliatzea erabakitzen duten araubide arrunteko autonomia-erkidegoen eta autonomia-estatutua duten hirien zorpetze-eragiketei aplikatzekoa den finantza-zuhurtasuneko printzipioa definitzekoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril