9/2013 Errege Lege Dekretua, uztailaren 12koa, sistema elektrikoaren finantza-egonkortasuna bermatzeko premiazko neurriak ezartzen dituena.
631-2013 konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, Asturiasko Printzerriaren 2013rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 3/2012 Legearen 41. artikuluaren eta azken xedapenetako zazpigarrenaren aurkakoa.
Xedapen autonomikoen aurkaratzea, 1389-2013 zenbakikoa, Kataluniako Parlamentuaren 2013ko urtarrilaren 23ko 5/X Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, Kataluniako herriaren subiranotasunaren eta erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpena onartzen da.
476/2013 Errege Dekretua, ekainaren 21ekoa, haur-hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikastetxe pribatuetako irakasleek izan behar dituzten kualifikazio- eta prestakuntza-baldintzak arautzen dituena.
477/2013 Errege Dekretua, ekainaren 21ekoa, honako errege-dekretu hau aldatzen duena: 1619/2011 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, unibertsitate-mailako Eliza Zientzietako ikasketa eta titulazioen eta Espainiako unibertsitate-titulu ofizialen arteko baliokidetzen erregimen berria ezartzen duena, Espainiako Estatuak eta Egoitza Santuak 1979ko urtarrilaren 3an irakaskuntzaren eta kultura gaien inguruan sinatutako Akordioan xedatutakoa betez.
534/2013 Errege Dekretua, uztailaren 12koa, honako errege-dekretuak aldatzen dituena: 1393/2007 Errege Dekretua, urriaren 29koa, unibertsitate-ikasketa ofizialen antolaketa ezartzen duena; 99/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, doktoretzako ikasketa ofizialak arautzen dituena; eta 1892/2008 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetan sartzeko baldintzak eta Espainiako unibertsitate publikoetan onartzeko prozedurak arautzen dituena.
Hutsen zuzenketa, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2013ko maiatzaren 28koa, Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritzako Institutuarena, ibilgetu ez-materialaren memorian sartu beharreko erregistro-, balorazio- eta informazio-arauak ematekoa.
535/2013 Errege Dekretua, uztailaren 12koa, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Estatu Idazkaritzari laguntzen dioten estatu mailako hirugarren sektoreko erakundeei diru-laguntzak emateko oinarriak ezartzen dituena.
536/2013 Errege Dekretua, uztailaren 12koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan izendatutako zenbatekoaren kontura Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Estatu Idazkaritzaren esparruan interes orokorreko programak gauzatzera bideratutako Estatuaren diru-laguntzak arautzeko oinarriak ezartzen dituena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril