HAP/981/2013 Agindua, maiatzaren 31koa, Estatuaren 2014ko Aurrekontu Orokorrak egiteko arauak ematekoa.
Hutsen zuzenketa, honako agindu honena: HAP/660/2013 Agindua, apirilaren 22koa, 2012ko zerga-aldirako errendimendu garbiaren indizeak eta hirugarrenei erositako pentsuetarako indize zuzentzailea murrizten dituena, salbuespenezko zenbait egoeraren menpe dauden nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueretarako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektiboaren metodoa aplikatu behar den kasuetarako.
Ebazpena, 2013ko ekainaren 3koa, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiarena, Ministro Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 31ko Akordioa argitaratzen duena. Akordio horretan ezartzen dira Psikologo Sanitario Orokorraren osasun-arloko lanbide titulatu eta arautuan jarduteko gaitzen duen Psikologia Sanitario Orokorreko Masterraren titulu ofiziala eskuratzeko ikasketa-planek bete beharreko baldintzak.
ESS/982/2013 Agindua, maiatzaren 20koa, enplegatzaileek langabezia-prestazioak kudeatzen dituen entitateari kaleratze kolektiboen eta kontratu-etete eta lanaldi-murrizketen kasuetan egin beharreko jakinarazpenaren edukia eta bidalketa-prozedura arautzen dituena.
2013ko apirilaren 26ko probidentzia, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, tramitera onartzen duena Madrilgo Justizia Auzitegi Gorenak, Administrazioarekiko Auzien Salaren bosgarren sekzioak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu zuen uztailaren 30eko 1775/2004 Errege Dekretuaren 111.b artikuluko azken tartekiaren gainean aurkeztutako legezkontrakotasun-arazoa.
Hutsen zuzenketa, honako zirkular honena: 2/2013 Zirkularra, maiatzaren 9koa, Balore Merkatuen Batzorde Nazionalarena, inbertsoreentzako funtsezko datuak biltzen dituen agiriari eta inbertsio kolektiboko erakundeen gaineko liburuxkari buruzkoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril