DEF/896/2013 Agindua, maiatzaren 16koa, Larrialdietarako Unitate Militarraren egitura organikoa eta hedapena aldatzen duena (lehor-armadaren, armadaren eta aireko armadaren indarraren nahiz Larrialdietarako Unitate Militarraren antolamendua eta hedapena ezartzen duen apirilaren 11ko 416/2006 Errege Dekretuan finkatzen da hori), eta Larrialdietarako Unitate Militarraren kokapena, antolamendua eta funtzionamendua garatzen dituen ekainaren 3ko DEF/1766/2007 Agindua aldatzen duena.
Erraten zuzenketa, honako agindu honena: HAP/864/2013 Agindua, maiatzaren 14koa. Honen bidez, sozietateen gaineko zergaren aitorpena eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren aitorpena (establezimendu iraunkorrei eta atzerrian eratu eta lurralde espainiarrean presentzia duten errenta esleipeneko erregimenera bildutako entitateei dagokiena) egiteko ereduak onartzen dira, 2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasitako zerga-aldietarako; era berean, aitortzeko eta ordaintzeko prozedurari buruzko jarraibideak ematen dira eta telematikoki aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezartzen dira.
AAA/897/2013 Agindua, maiatzaren 20koa, fruta eta barazki ekoizleen elkarteen funts eta programa eragileak arautzen dituen urriaren 3ko 1337/2011 Errege Dekretuaren V eta VI. eranskinak aldatzen dituena.
2/2013 Zirkularra, maiatzaren 9koa, Balore Merkatuen Batzorde Nazionalarena, inbertsoreentzako funtsezko datuak biltzen dituen agiriari eta inbertsio kolektiboko erakundeen gaineko liburuxkari buruzkoa.
3/2013 Legea, maiatzaren 3koa, Murtziako Eskualdeko Elkargo Profesionalei buruzko azaroaren 4ko 6/1999 Legea aldatzekoa.
Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 14/2012 Legea, abenduaren 27koa, zerga- eta administrazio-arloko neurriei eta eskualdeko sektore publikoaren berrantolaketari buruzkoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril