Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteartea 23 de apirila de 2013, Zk. 97

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 9157-2006 Konstituziokontrakotasun-arazoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateratuaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 1. paragrafoko 2. arauaren a) letraren hasierako tartekiari buruzkoa (ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen testu bateratu hori), Espainiako Konstituzioaren 14. artikulua urratzen duelakoan aurkeztua.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • HAP/660/2013 Agindua, apirilaren 22koa, 2012ko zerga-aldirako errendimendu garbiaren indizeak eta hirugarrenei erositako pentsuetarako indize zuzentzailea murrizten dituena, salbuespenezko hainbat egoerak eragindako nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueretarako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektiboaren metodoa aplikatu behar den kasuetarako.

HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROL MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2013ko apirilaren 2koa, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiarena, Ministro Kontseiluaren 2013ko martxoaren 8ko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horrek Master titulu jakin batzuen ofizialtasuna ezartzen du, eta titulu horiek Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan inskribatzea xedatzen du.

NEKAZARITZA, ELIKADURA ETA INGURUMEN MINISTERIOA

  • 234/2013 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 25eko 66/2010 (EE) Erregelamendua aplikatzeko arauak ezartzen dituena (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 66/2010 (EE) Erregelamendua, 2009ko azaroaren 25ekoa, Europar Batasuneko etiketa ekologikoari buruzkoa.

  • AAA/661/2013 Agindua, apirilaren 18koa, abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren I., II., III. Eranskinak aldatzen dituena (1481/2001 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, hondakinak zabortegira eramanez ezabatzea arautzen duena).

LEHENDAKARITZA MINISTERIOA

  • PRE/662/2013 Agindua, apirilaren 22koa; honen bidez, didezilmetilamonio karbonatoaren substantzia aktiboa sartzen da urriaren 11ko 1054/2002 Errege Dekretuaren I. eranskinean (1054/2002 Errege Dekretua, urriaren 11koa, biozidak erregistratu, baimendu eta merkaturatzeko ebaluazio-prozesua arautzen duena).

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril