Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 15/2012 Legea, abenduaren 27koa, jasangarritasun energetikorako neurri fiskalei buruzkoa.
557-2013 zenbakiko konstituziokontrakontasun-errekurtsoa, Aurrekontu-egonkortasunari eta Finantza-iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoko arau jakin batzuei buruzkoa.
5659-2012 zenbakiko konstituziokontrakotasun-arazoa, Kantabriako apirilaren 4ko 2/2011 Legearen seigarren xedapen gehigarria dela-eta aurkeztua –lege horrek aldatu egin zuen Kantabriako lurralde antolamenduari eta hirigintza araubideari buruzko ekainaren 25ko 2/2011 Legea–, Espainiako Konstituzioaren 9.3, 24.1, 106.1, 117, 118, 149.1.6 eta 149.1.18 artikuluak urra ditzakeelakoan.
693-2013 zenbakiko konstituziokontrakotasun-arazoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 174.1 artikulua dela-eta aurkeztua (ekainaren 20ko 1/1994 Errege Lege Dekretuaren bidez onartua, zerga, administrazio eta gizarte arloko neurriei buruzko abenduaren 30eko 50/1998 Legearen 32.Bat artikuluan emandako idazketa kontuan izanda), Espainiako Konstituzioaren 14. artikulua urra dezakeelakoan.
766-2013 zenbakiko eskumen-gatazka positiboa, azaroaren 2ko 1506/2012 Errege Dekretuaren 1, 5 eta 6. artikuluen eta azken xedapenetako bigarrenaren aurka aurkeztua. Errege-dekretu horrek Osasun Sistema Nazionaleko prestazio ortoprotesikoaren zorro erkide osagarria arautzen du eta prestazio ortoprotesikoan finantziaziorako gehieneko zenbatekoak ezartzeko oinarriak ezartzen ditu.
126/2013 Errege Dekretua, otsailaren 22koa, Espainiako Albaitarien Elkargoaren estatutu orokorrak onartzen dituena.
127/2013 Errege Dekretua, otsailaren 22koa, Basogintzako Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialaren estatutu orokorrak onartzen dituena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril