Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 27 de otsaila de 2013, Zk. 50

I. Xedapen orokorrak

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • HAP/303/2013 Agindua, otsailaren 26koa. Agindu honen bidez, batetik, merkatu antolatuetan negoziatutako balioen zerrenda onartzen da, 2012ko laugarren hiruhilekoari dagokion batez besteko negoziazio balioarekin, 2012ko Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenerako eta balio, aseguru eta errentei buruzko urteko aitorpen informatiborako; eta, bestetik, azaroaren 8ko EHA/3031/2011 Agindua indargabetzen da (jokoaren kudeaketa administratiboaren tasa ordaintzeko inprimaki-ereduak eta autolikidazio- eta kudeaketa-arauak onartzen dituena).

OSASUN, GIZARTE ZERBITZU ETA BERDINTASUN MINISTERIOA

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2012ko abenduaren 21ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena; epai honen bidez, baliogabetu egiten dira maiatzaren 14ko 630/2010 Errege Dekretuko izenburuan, artikuluetan eta eranskinetan, bai eta 4.3 artikuluan ere, azaltzen diren «graduko» eta «graduatu» esapideak. Errege-dekretu horrek Arte Dramatikoko Graduko goi-mailako arte irakaskuntzen oinarrizko edukia (Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarri ziren irakaskuntza horiek) arautzen du.

  • Epaia, 2013ko urtarrilaren 15ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena; epai honen bidez, Ministro Kontseiluaren 2010eko martxoaren 12ko Erabakiaren (erabaki horrek graduko titulu jakin batzuen ofizialtasuna ezartzen du, eta titulu horiek Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan inskribatzea xedatzen du) eranskineko puntu bat baliogabetzen da, hain zuzen ere, Eraikuntzaren Ingeniaritzako Graduatuko tituluari buruzkoa.

  • Epaia, 2013ko urtarrilaren 15ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena; epai honen bidez, baliogabetu egiten dira maiatzaren 14ko 634/2010 Errege Dekretuko 4.1 artikuluan azaltzen diren «graduko» eta «graduatu» esapideak. Errege-dekretu horrek Arte Plastikoetako Graduko goi mailako arte irakaskuntzen oinarrizko edukia arautzen du Zeramika eta Beira espezialitateetan (Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarri ziren irakaskuntza horiek).

  • Epaia, 2013ko urtarrilaren 25ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena; epai honen bidez, baliogabetu egiten da «0,8» tartekia, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren abenduaren 28ko ITC/3354/2010 Aginduaren 13. artikuluan aipatutakoa. Agindu horrek hirugarren batzuk gas-instalazioetara sartzearekin eta araututako jardueren ordainketarekin lotutako bidesari eta kanonak ezartzen ditu.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril