Ebazpena, 2013ko otsailaren 14koa, Diputatuen Kongresuarena, honako errege lege-dekretu hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena: 1/2013 Errege Lege Dekretua, urtarrilaren 25ekoa, langabezia-prestazioa agortzen zaien pertsonen lanbide-prestakuntza eguneratzeko programa luzatzen duena eta langabeen enplegurako eta babes sozialerako premiazko beste neurri batzuk ezartzen dituena.
Ebazpena, 2013ko otsailaren 14koa, Diputatuen Kongresuarena, honako errege lege-dekretu hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena: 2/2013 Errege Lege Dekretua, otsailaren 1ekoa, sistema elektrikoko eta finantza-sektoreko premiazko neurriei buruzkoa.
Ebazpena, 2013ko otsailaren 8koa, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiarena, Ministro Kontseiluaren 2013ko urtarrilaren 25eko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horrek graduko titulu jakin batzuen ofizialtasuna ezartzen du eta titulu horiek Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan inskribatzea xedatzen du.
AAA/275/2013 Agindua, otsailaren 18koa, urriaren 3ko 1614/2008 Errege Dekretuaren IV. eranskina aldatzen duena. Errege-dekretu hori animalien eta akuikulturako produktuen baldintza zoosanitarioei nahiz itsasoko animalien zenbait gaixotasunen prebentzioari eta kontrolari buruzkoa da.
PRE/276/2013 Agindua, otsailaren 14koa, Espainiaren eta Japoniaren arteko harremanen IV. mendeurrena «Japoniaren urtea Espainian» jarduera-programaren bidez ospatzeko babes-programa gauzatzeko Batzorde Teknikoa sortzen duena.
3/2012 Legea, abenduaren 28koa, 2013rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.
4/2012 Legea, abenduaren 28koa, langile-, zerga- eta aurrekontu-arloetako premiazko neurriei buruzkoa.
13/2012 Legea, abenduaren 27koa, Murtziako Eskualdeko Autonomia Erkidegoaren 2013rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.
14/2012 Legea, abenduaren 27koa, zerga- eta administrazio-arloko neurriei eta eskualdeko sektore publikoaren berrantolaketari buruzkoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril