Ebazpena, 2013ko otsailaren 15ekoa, Tributu Administrazioko Estatu Agentziako Lehendakaritzarena, zeinaren bidez antolamendu-egiturari buruzko neurriak hartzen baitira eta Tributu Administrazioko Estatu Agentziaren lurralde antolaketa eta egitura ezartzen duen 2004ko irailaren 21eko Ebazpena aldatzen baita.
Ebazpena, 2013ko otsailaren 15ekoa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren lehendakariarena, Penintsulako eta Balear Uharteetako Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.
ESS/220/2013 Agindua, otsailaren 14koa, abenduaren 26ko 14/2012 Legearen 9. artikuluan xedatutakoa aplikatzeko arauak ematen dituena. Lege horrek hainbat autonomia-erkidegotan izandako baso-suteek eta beste hondamendi natural batzuek eragindako kalteak arintzeko premiazko neurriak onartzen ditu.
IET/221/2013 Agindua, otsailaren 14koa, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera sarrera-bidesariak eta erregimen bereziko instalazioen tarifak eta primak ezartzen dituena.
AAA/222/2013 Agindua, otsailaren 7koa, 2013/2014 aldirako esne-kuotaren aldi baterako lagapenak egiteko baimen eskabideak aurkezteko epe bat ezartzen duena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril