Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteartea 22 de urtarrila de 2013, Zk. 19

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

  • Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 14/2012 Legea, abenduaren 26koa, hainbat autonomia-erkidegotan izandako baso-suteek eta beste hondamendi natural batzuek eragindako kalteak arintzeko premiazko neurriak onartzen dituena.

  • Itsasoko lanaren gaineko hitzarmena (Genevan egin zen, 2006ko otsailaren 23an) berresteko agiria.

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2012ko maiatzaren 23koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena; epai honen bidez, baliogabetu egiten dira maiatzaren 14ko 633/2010 Errege Dekretuko izenburuan, artikuluetan eta eranskinetan azaltzen diren «graduko» eta «graduatu» esapideak. Errege Dekretu horrek Diseinuko Graduko goi-mailako arte irakaskuntzen oinarrizko edukia (Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarri ziren irakaskuntza horiek) arautzen du.

  • Epaia, 2012ko ekainaren 12koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena; epai honen bidez, baliogabetu egiten dira maiatzaren 14ko 635/2010 Errege Dekretuko izenburuan, artikuluetan eta eranskinetan azaltzen diren «graduko» eta «graduatu» esapideak. Errege Dekretu horrek Kultur ondasunak Kontserbatu eta Zaharberritzea Graduko goi-mailako arte irakaskuntzen oinarrizko edukia (Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarri ziren irakaskuntza horiek) arautzen du.

  • Epaia, 2012ko azaroaren 8koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, urtarrilaren 12ko 1/2007 Errege Dekretuaren artikulu bakarreko lehen, hamazazpigarren, hogeita hamargarren eta hogeita hamabigarren paragrafoak baliogabetzen dituena. Errege Dekretu horren bidez, batetik, uztailaren 9ko 1199/1999 Errege Dekretua (maiatzaren 4ko 13/1998 legea garatu zuen, Tabakoaren Merkatua eta Zerga Araudia Antolatzeari buruzkoa) aldatu zen, eta, bestetik, tabako- eta tinbre-saltokien sarearen emakida-estatutua arautu zen.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril