25/2012 Errege Lege Dekretua, irailaren 7koa, hainbat autonomia-erkidegotan izandako baso-suteek eta beste hondamendi natural batzuek eragindako kalteak arintzeko premiazko neurriak onartzen dituena.
26/2012 Errege Lege Dekretua, irailaren 7koa, Defentsa Ministerioaren aurrekontuan ezohiko kreditu bat ematen duena, armamentu programa bereziei dagozkien obligazioak ordaindu ahal izateko, dagoeneko eginda dauden entregengatik.
Berreste-agiri honen hutsen zuzenketa: Berreste-agiria, honako hitzarmen honena: Espainiako Erresumaren eta Alemaniako Errepublika Federalaren arteko hitzarmena, zergapetze bikoitza saihestu eta errentaren eta ondarearen gaineko zergen inguruko zerga-ihesa prebenitzekoa, eta protokoloa, Madrilen egina, 2011ko otsailaren 3an.
Ebazpena, 2012ko irailaren 7koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren lehendakariarena, Monopolioaren Eremuko Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.
6/2012 Legea, ekainaren 19koa, Galiziako gazteriarena.
7/2012 Legea, ekainaren 28koa, Galiziako mendiena.
8/2012 Legea, ekainaren 29koa, Galiziako etxebizitzarena.
9/2012 Legea, abuztuaren 3koa, uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren oinarrizko xedapenak egokitzen dituena. Errege lege-dekretu hori enplegu publikoaren arloan aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoa da.
10/2012 Legea, abuztuaren 3koa, Herriaren Babeslearen egitura aldatzen duena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril