Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Larunbata 17 de abendua de 2011, Zk. 303

I. Xedapen orokorrak

KANPO GAIETARAKO ETA LANKIDETZARAKO MINISTERIOA

DEFENTSA MINISTERIOA

  • 4B0/38250/2011 Ebazpena, abenduaren 2koa, Indar Armatuen Gizarte Institutuarena, Osasun-laguntzako Zerbitzuen Kartera onartu zuen abenduaren 16ko 4B0/38276/2009 Ebazpeneko 1. Eranskina eguneratzen duena.

EKONOMIA ETA OGASUN MINISTERIOA

  • 1782/2011 Errege Dekretua, abenduaren 16koa, 2011ko urtarrilaren 1eko udal-erroldaren berrikuspenak ematen dituen biztanle-zifrak ofizialtzat jotzen dituena.

  • Hutsen zuzenketa, honako agindu honena: EHA/3377/2011 Agindua, abenduaren 1ekoa. Honen bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako kapital higikorraren zenbait errendimenduren kontura eta Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren gaineko Errentaren gaineko Zergaren zenbait errentaren kontura egindako diru-sarreren eta atxikipenen urteko laburpenaren 193 eredua onartzen da, establezimendu iraunkorrei dagokiena; orobat onartzen dira ordenadorez zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko diseinu fisikoak eta logikoak, eta, horrenbestez, aldatu egiten dira urriaren 31ko EHA/3202/2008 Aginduaren bidez onartutako 291 ereduko diseinu fisikoak eta logikoak, bai eta azaroaren 7ko EHA/3300/2008 Aginduaren bidez onartutako 196 ereduko diseinu fisikoak eta logikoak ere.

SUSTAPEN MINISTERIOA

  • FOM/3417/2011 Agindua, abenduaren 1ekoa, abiadura handiko trenbidearen Madril-Galizia lineako Ourense-Santiago de Compostela tarte berriaren eta Vigoko geltoki berriaren sailkapena ezartzen dituena, zerbitzu ematen hasiko direla eta.

LAN ETA IMMIGRAZIO MINISTERIOA

  • 1783/2011 Errege Dekretua, abenduaren 16koa, otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretua aldatzen duena; azken errege-dekretu horren bidez, birlaneratzen laguntzeko neurriak ezarri ziren, bai eta 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 enplegu-erregulazioko espedienteak eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteak eragiten dien langileei laguntzeko laguntza bereziak ere.

INGURUMEN, LANDAGUNE ETA ITSAS INGURUETAKO MINISTERIOA

  • 1787/2011 Errege Dekretua, abenduaren 16koa, azaroaren 3ko 1799/2008 Errege Dekretua aldatzen duena; azken errege-dekretu horren bidez, zenbait zitriko-sail landatu birmoldatzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren.

PRESIDENTZIA MINISTERIOA

  • 1635/2011 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, lanaldi bereziei buruzko irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretua aldatzen duena errepide bidezko garraioetan bete beharreko presentzia-orduei dagokien arloan.

KULTURA MINISTERIOA

  • 1791/2011 Errege Dekretua, irailaren 16koa, Iberoamerikako Idazkaritza Nagusiari Montevideon Federico García Lorca Zentroa eraikitzeko diru-laguntza bat zuzenean ematea arautzen duena.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

  • 11/1999 Legea, maiatzaren 18koa, Drogamenpekotasunen arloko Aurrezaintza, Laguntza eta Gizarteratzeari buruzko 18/1998 Legea aldatzekoa

  • 2/1999 Legea, ekainaren 25ekoa, ekonomiaren, aurrekontuen eta finantzazioaren arloan 1999 urterako neurri osagarriak ezartzeari buruzkoa.

  • 3/1999 Legea, azaroaren 16koa, Euskal Herriko Zuzenbide Zibilari buruzko Legea aldatzekoa, Gipuzkoako Foru Zibilari dagokionez.

  • 4/1999 Legea, abenduaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2000. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.

  • Hutsen zuzenketa, maiatzaren 18ko 1/1999 Legearena, Drogamenpekotasunen arloko Aurrezaintza, Laguntza eta Gizarteratzeari buruzko 18/1998 Legea aldatzekoarena.

  • Hutsen zuzenketa, ekainaren 25eko 2/1999 Legearena, ekonomiaren, aurrekontuen eta finantzazioaren arloan 1999 urterako neurri osagarriak ezartzeari buruzkoarena.

  • Hutsen zuzenketa, azaroaren 16ko 3/1999 Legearena (Euskal Herriko Zuzenbide Zibilari buruzko Legea aldatu zuen, Gipuzkoako Foru Zibilari dagokionez).

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril