Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 30 de azaroa de 2011, Zk. 288

I. Xedapen orokorrak

EKONOMIA ETA OGASUN MINISTERIOA

  • 1676/2011 Errege Dekretua, azaroaren 18koa. Honen bidez, batetik, uztailaren 9ko 1199/1999 Errege Dekretua (maiatzaren 4ko 13/1998 Legea garatu zuen, Tabakoaren Merkatua eta Zerga Araudia Antolatzeari buruzkoa) aldatzen da, eta, bestetik, tabako- eta tinbre-saltokien sarearen emakida-estatutua arautzen da.

  • 1677/2011 Errege Dekretua, azaroaren 18koa. Honen bidez, batetik, Funtzio Estatistiko Publikoari buruzko maiatzaren 9ko 12/1989 Legeak ezarritako betebeharrak ez betetzeagatik egiten diren arau-hausteak zehatzeko administrazio-prozeduraren erregelamendua (irailaren 10eko 1572/1993 Errege Dekretuaren bidez onartua) aldatzen da; eta, bestetik, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Aduanen eta Zerga Berezien Sailaren eremuko arau-hausteak kalifikatzeko eta zigorrak mailakatzeko irizpideak sartzen dira.

  • Ebazpena, 2011ko azaroaren 18koa, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Zuzendaritza Orokorrak eta Estatuko Administrazioaren Kontuhartzailetza Nagusiak elkarrekin emandakoa. Honen bidez, ministerioetako sailek kudeatzen dituzten tributuez besteko zorrak (Estatuaren aurrekontuko baliabideak baitira, berak diru-bilketa bidez kudeatu beharrekoak) zentralizazio bidez bidaltzeko baldintzak ezartzen dira, kudeaketa horren ondoriozko informazio-trukeari begira eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziak zor horiek betearazpen-bidez biltzeari dagozkion gainerako alderdiei begira.

LAN ETA IMMIGRAZIO MINISTERIOA

  • 1526/2011 Errege Dekretua, urriaren 31koa, ostalaritza eta turismoa izeneko lanbide-arloari dagokion profesionaltasun-ziurtagiri bat, profesionaltasun-ziurtagirien Estatuko katalogoan sartzekoa, sortzen duena.

  • 1527/2011 Errege Dekretua, urriaren 31koa, irudi pertsonala izeneko lanbide-arloari dagozkion bi profesionaltasun-ziurtagiri, profesionaltasun-ziurtagirien Estatuko katalogoan sartzekoak, sortzen dituena.

  • 1528/2011 Errege Dekretua, urriaren 31koa, irudia eta soinua izeneko lanbide-arloari dagozkion bi profesionaltasun-ziurtagiri, profesionaltasun-ziurtagirien Estatuko katalogoan sartzekoak, sortzen dituena.

LEHENDAKARITZA MINISTERIOA

  • PRE/3271/2011 Agindua, azaroaren 25ekoa. Honen bidez, batetik, urriaren 11ko 1054/2002 Errege Dekretuaren I. eranskinean sartzen dira bifentrina, (Z,E)-tetradeka-9 eta 12-dienilo gaien azetatoa, fenoxikarb eta azido nonanoikoa izeneko gai aktiboak (urriaren 11ko 1054/2002 Errege Dekretuaren bidez, biozidak erregistratu, baimendu eta merkaturatzeko ebaluazio-prozesua arautzen da) eta, bestetik, (Z,E)-tetradeka-9 eta 12-dienilo gaien azetatoa izeneko gai aktiboa ere Errege Dekretu horren IA eranskinean sartzen da.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril