Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Larunbata 31 de martxoa de 2012, Zk. 78

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

  • 11/2012 Errege Lege Dekretua, martxoaren 30ekoa, Lorcan lurrikarak kaltetu zituenentzako laguntzen ordainketa arintzeko, eraitsitako higiezinak berreraikitzeko eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko neurriak onartzen dituena.

  • 12/2012 Errege Lege Dekretua, martxoaren 30ekoa, defizit publikoa murrizteko zenbait tributu- eta administrazio-neurri sartzen dituena.

  • 13/2012 Errege Lege Dekretua, martxoaren 30ekoa; honen bidez, elektrizitatearen eta gasaren barne-merkatuen arloko eta komunikazio elektronikoen arloko zenbait zuzentarauren transposizioa egiten da, eta gasaren eta elektrizitatearen sektoreetako kostuen eta diru-sarreren arteko bat ez etortzeek eragindako desbideratzeak zuzentzeko neurriak onartzen dira.

DEFENTSA MINISTERIOA

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • HAP/637/2012 Agindua, martxoaren 20koa; honen bidez, murriztu egiten dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektiboko metodoan eta Balio Erantsiaren Zergako erregimen berezi erraztuan aplikatzekoak diren moduluak 2011ko eta 2012ko ekitaldietarako, Lorcan, Murtzian, 2011ko maiatzaren 11n izandako mugimendu sismikoen ondorioz.

  • HAP/638/2012 Agindua, martxoaren 26koa; honen bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak egiteko 2011ko ereduak onartzen dira; aitorpen horiek aurkezteko lekua, modua eta epeak zehazten dira; Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren zirriborroa eskuratzeko edo eskura jartzeko, aldatzeko eta berresteko edo sinatzeko prozedurak ezartzen dira; eta bi aitorpen horiek bitarteko telematiko edo telefonikoen bidez aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedurak zehazten dira.

  • Ebazpena, 2012ko martxoaren 30ekoa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren lehendakariarena, Monopolioaren Eremuko Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren salmenta-prezioak argitaratzen dituena.

SUSTAPEN MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2012ko martxoaren 5ekoa, Sepes-ena (Lurzoruaren Enpresa Entitate Publikoa), egoitza elektronikoaren eta erregistro elektronikoaren sorrera eta arauketa argitaratzen dituena.

INDUSTRIA, ENERGIA ETA TURISMO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2012ko martxoaren 26koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena; honen bidez, petrolioaren gas likidotu ontziratuak saltzeko zerga-aurreko gehienezko prezio berriak argitaratzen dira, betiere ontziak 8 kg edo gehiagokoak badira, eta, betiere, petrolioaren gas likidotuak erregai gisa erabiltzeko nahasketa-ontziak kanpoan utzita.

  • Ebazpena, 2012ko martxoaren 30ekoa, Energiaren Estatu Idazkaritzarena, 2012rako ikatz-kopuruak, produkzioaren gehienezko bolumena eta energiaren ordainketa-prezioak, hornidura-bermeagatiko mugaketen ebazpen-prozesuan aplikatzekoak, ezartzen dituena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril