Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Ministerio de la Presidencia Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

BOEren euskarazko gehigarria: Ostirala 23 de ekaina de 2017, 149 Zk.

Sarrerako aurkibidea

I. Xedapen orokorrak

SUSTAPEN MINISTERIOA

  • FOM/588/2017 Agindua, ekainaren 15ekoa, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoaren honako agiri hauek aldatzen dituena: DB-HE «Energia-aurrezpena» oinarrizko agiria eta DB-HS «Osasungarritasuna» oinarrizko agiria.

NEKAZARITZA, ARRANTZA, ELIKADURA ETA INGURUMEN MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2017ko ekainaren 9koa, Ingurumen Kalitate eta Ebaluazioko eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiarena, Ministro Kontseiluaren 2017ko maiatzaren 26ko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, Almenarako zingira — Valentziako Erkidegoa— nazioarteko garrantziko hezeguneei buruzko Ramsar-eko Hitzarmenaren zerrendan, hegazti akuikolen habitat gisa, sartzea baimentzen da.

LEHENDAKARITZAKO ETA LURRALDE ADMINISTRAZIOETARAKO MINISTERIOA

  • 617/2017 Errege Dekretua, ekainaren 16koa, 2017an ordezko energia erabiltzen duten ibilgailuak eskuratu eta ibilgailu elektrikoak berriz kargatzeko guneak ezartze aldera laguntzak zuzenean esleitzea arautzen duena (MOVEA plana 2017).

  • Errata-zuzenketa, honako honena: PRA/261/2017 Agindua, martxoaren 17koa, Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak eta Energia eta Ura lanbide-arloetako lanbide-kualifikazio batzuk eguneratzen dituena —Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean jasoak eta otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuaren, urriaren 27ko 1228/2006 Errege Dekretuaren, urriaren 1eko 1225/2010 Errege Dekretuaren eta uztailaren 15eko 1038/2011 Errege Dekretuaren bidez ezarriak—.

EKONOMIA, INDUSTRIA ETA LEHIAKORTASUN MINISTERIOA

  • 583/2017 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, uztailaren 24ko 1317/2008 Errege Dekretuaren bidez onartutako aseguru- eta berraseguru-entitateen kontabilitate-plana eta aseguru- eta berraseguru-entitate taldeen urteko kontu kontsolidatuei buruzko arauak aldatzen dituena.

KATALUNIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

  • 2/2017 Lege Dekretua, apirilaren 4koa, Ontziratutako edari azukredunen gaineko zerga indarrean jartzeko data aldatzen duena eta turismo-establezimenduetan egiten diren egonaldien gaineko zergaren zein tarifa aplikatu behar den zehazteko araua ezartzen duena.

  • Huts-zuzenketa, honako honena: 4/2016 Legea, abenduaren 23koa, Bizitegi-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonen etxebizitza-eskubidea babesteko neurriena.

VALENTZIAKO ERKIDEGOA

KANARIETAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

MADRILGO ERKIDEGOA

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril - Tel.: (+34) 91 111 4000