Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Ministerio de la Presidencia Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

BOEren euskarazko gehigarria: Larunbata 13 de maiatza de 2017, 114 Zk.

Sarrerako aurkibidea

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

  • 8/2017 Errege Lege Dekretua, maiatzaren 12koa, Salgaiak manipulatzeko portu-zerbitzua ematen duten langileen araubidea aldatzen duena, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2014ko abenduaren 11ko epaia betetzeko —C-576/13 auzigaia (2009/4052 arau-hauste prozedura)—.

OGASUNEKO ETA FUNTZIO PUBLIKOKO MINISTERIOA

  • 485/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duena.

  • Ebazpena, 2017ko maiatzaren 12koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakaritzarena, Monopolioaren Eremuko Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.

HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROL MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2017ko maiatzaren 11koa, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiarena, Unibertsitate Kontseiluaren 2017ko maiatzaren 10eko Erabakia —unibertsitateko gradu-ikasketa ofizialak antolatzen dituena— argitaratzen duena.

NEKAZARITZA, ARRANTZA, ELIKADURA ETA INGURUMEN MINISTERIOA

  • 486/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, honako hauek aldatzen dituena: 1173/2015 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, Itsas eta Arrantzaren Europako Funtsa garatzekoa, arrantza-jarduera behin betiko eta aldi baterako eteteko laguntzei dagokienez; 1549/2009 Errege Dekretua, urriaren 9koa, Arrantza sektorea antolatzeari eta Arrantzaren Europako Funtsera egokitzeari buruzkoa.

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2017ko martxoaren 30ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, legearen intereseko kasazio-errekurtsoa baiesten duena eta, epaitzaren ondoriozko egoera juridiko partikularra errespetatuz, legezko doktrina gisa honako hau ezartzen duena: urtarrilaren 10eko 33/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Estatuko Funtzionario Zibilen Diziplina Araubidearen Erregelamenduko 7. eta 8. artikuluak aplikatzea —enplegatu publikoek egiten dituzten diziplina-falta astunak eta arinak zehatzekoak— ez da legezkotasun-printzipioaren aurkakoa, arau horrek legezko estaldura baitu Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 94. artikuluko 3. zenbakiaren, 95. artikuluko 3. eta 4. zenbakien, xedapen indargabetzaile bakarraren g) letraren eta azken xedapenetatik laugarrenaren 3. zenbakiaren aplikazio integratzailean; izan ere, horiek guztiek erregelamendua indarrean mantentzen dute, harik eta administrazio publiko bakoitzak lege-garapena egin arte.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril - Tel.: (+34) 91 111 4000